Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2021eko ekainaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3739

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, 2021. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan kultura-publikoak garatzeko proiektuak eta jarduerak egiteko emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2021eko martxoaren 9an argitaratu zen, 49. zenbakidun EHAAan, 2021eko otsailaren 24ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2021eko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan kultura-publikoak garatzeko proiektu eta jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta haien deialdia egiten zuena.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, EHAAn argitaratuko dira laguntzak emateari buruzko ebazpenak eta horiei egindako aldaketak, kasuan kasuko laguntzak eta dirulaguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 24ko Aginduaren babesean emandako laguntzen eta onuradunen zerrenda (I. eranskina) eta diruz lagundu ez diren eskabideen zerrenda (II. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 16a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala