Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2021eko ekainaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3705

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 10ekoa, Kulturako sailburuordearena, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako dirulaguntzak (Sorgune deialdia) emateko balorazio-batzordearen kideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusirik 2021. urtean praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 9ko Agindua.

Kontuan izanda agindu horren 12. artikuluak ezartzen duela aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio-batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez batzorde horren kideak izendatuko direla eta haren osaera argitara emango dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Hona hemen:

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Idazkaria: Rafael Elizondo Saiz jauna (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Bokalak: Leire San Martin Goikoetxea andrea, Iñaki Martinez de Albeniz Ezpeleta jauna eta Ainara Martin Blanco andrea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak izan dezan horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 10a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala