Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2021eko ekainaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3700

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hondarribiko udalerriko (Gipuzkoa) «Onyarbi» Musika Eskola Pribatuari espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Hondarribiako «Onyarbi» Musika Eskola Pribatuak (Gipuzkoa) «Dantza tradizionala» espezialitatea irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomi Elkartean «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Dantza tradizionala» espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 012775 eta 20008301.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Onyarbi».

Titularra: Asociación Cultural Hondarribiko Musika Eskola.

Helbidea: Denda kalea 18.

Udalerria: Hondarribia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Mailak: 1, 2, 3 eta 4.

– Adarrak eta espezialitateak:

• Tresna sinfonikoen adarra: Klarinetea, Flauta, Perkusioa, Saxofoia, Tronboia, Tronpeta, Biolina eta Biolontxeloa.

• Tresna polifonikoen adarra: Akordeoia, Gitarra eta Pianoa.

• Tradizioan oinarritutako tresnen musikako eta dantzako adarra: Dantza tradizionala, Txistua eta Trikitixa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea baimendutako irakaskuntzak emateko irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2021-2022 ikasturtean zango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala