Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2021eko ekainaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3696

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 24koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita «Asociación independiente de Centros Educativos / Irakaskuntza Zentruen Elkarte Autonomoa (AICE-IZEA)» erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia gordailutzea.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espediente bat ireki da, «Asociación independiente de Centros Educativos / Irakaskuntza Zentruen Elkarte Autonomoa (AICE-IZEA)» enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia gordailutzeari dagokiona. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2021eko martxoaren 22an aurkeztu zen «Asociación independiente de Centros Educativos/Irakaskuntza Zentruen Elkarte Autonomoa (AICE-IZEA)» enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia gordailutzea eskatzeko dokumentazioa.

Bigarrena.– 2021eko martxoaren 9an, zenbait dokumentu aurkezteko errekerimendua egin zen, eta 2021eko martxoaren 22an jaso zen eskatutako dokumentazioa.

Hirugarrena.– Honako gordailutzeko dokumentu hauek aurkeztu ziren: gordailutze-eskabidea; delegatuen 2019ko martxoaren 26ko ohiko batzar orokorraren akta, non jasotzen baita estatutuak aldatzeko erabakia; aldatutako artikuluen zerrenda, eta estatutu berriak.

Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.n) artikuluak organo honi ematen dio sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzea formalizatzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia Sindikatuetan Elkartzea arautzeari buruzko otsailaren 17ko 19/1977 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago –7. artikulua–.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da «Asociación independiente de Centros Educativos/Irakaskuntza Zentruen Elkarte Autonomoa (AICE-IZEA)» enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia gordailutzeko onartzea.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Asociación independiente de Centros Educativos / Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa (AICE-IZEA) enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia gordailutzeko agintzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek eman eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri eman bekie interesdunei, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatuta dagoen moduan; halaber, jakinarazi behar zaie aurkaratu ahal izango dela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan Arloko Jurisdikzioa Arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 24a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala