Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2021eko ekainaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKO LEGEBILTZARRA
3691

EBAZPENA, Eusko Legebiltzarreko Mahaiarena, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legearen azken xedapenetako 1.aren esparruan.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, 2021eko ekainaren 22an egindako bileran, eta Bozeramaileen Batzarrak 2021eko ekainaren 17an emandako ahobatezko iritziaren arabera, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legearen azken xedapenetako 1.aren esparruan, honako ebazpen hau hartu du:

«Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideek beren eginkizunetan jarraituko dute harik eta beren karguaz jabetu arte haien ordezkoak».

Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariari jakinaraztea eta ebazpen hau Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko igortzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 22a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala