125. zk., 2021eko ekainaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (251 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3640
391/2021 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Purificación Jiménez Fernández andrea kendu egiten den gainbegirale kargutik (Urologia 2.1 unitatea), berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Apirilaren 27ko 383/2016 Ebazpenaren bidez Purificación Jiménez Fernández andrea Gainbegirale (Urologia 2.1 unitatea) izendatu zen Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Gerentzia honek honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Purificación Jiménez Fernández andrea Gainbegirale (Urologia 2.1 unitatea) kargutik kentzea, Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko martxoaren 7an izan zituen ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Donostia, 2021eko apirilaren 6a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.