Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2021eko ekainaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3637

IRAGARKIA, honen bitartez jendaurrean jartzen da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen espedientea.

Espedientearen kodea: VTM-48-00106.

Eskatzailea: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

Jarduera: hiriko hondakin-uren arazketa.

Jardueraren kokapena: Lekeitio-Markina errepideko 0,5 km, 48280, Lekeitio (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Kantauri itsasoa.

Isurketa gunea (UTM koordenatuak (ETRS89): X= 540.372; Y=4.801.654

Isurketa mota eta bolumena: Hiriko hondakin-urak (900.000 m3/urtean).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 7a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala