Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2021eko ekainaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3618

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 15ekoa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 2030 Agenda Bonuen Programa arautzen duen dekretu-proiektua.

Lehendakariaren maiatzaren 31ko 25/2021 Dekretuaren bidez, 2030 Agenda Bonuen Programa arautzen duen dekretu-proiektua aldez aurretik onartu da.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro behar dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Hori dela eta, aipatutako dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da, eta horretarako nahikoa izango da 20 egun balioduneko epealdia, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutakoa kontuan hartuta eta Lehendakaritzaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretuan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2030 Agenda Bonuen Programa arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Epealdi horretan, pertsona fisiko eta juridiko guztiek, publikoek zein pribatuek, dekretu-proiektua kontsultatu ahal izango dute Araubide Juridikoaren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Nafarroa kalea 2, PK: 01007) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako egoitzetan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 15a.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.


Azterketa dokumentala