Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2021eko ekainaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3612

AGINDUA, 2021eko ekainaren 11koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez notarioa izendatzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dagoen notariotza betetzeko egindako lehiaketa arrunta ebatzi izanaren ondorioz.

Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko instruitutako espedientea. Notariotza horiek Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko apirilaren 21eko Ebazpen bidez deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren (2021eko apirilaren 28ko BOE), eta, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Francisco Antonio Arriola Garrote jauna izendatzea, Bilboko Notariotza betetzeko (arrazoia: José Carlos Fernando Del Valle Muñoz Cobo jaunaren erretiroa).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 11.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala