Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EDIKTUA, emandako asistentzia sanitarioarengatik administrazioaren ondare-erantzukizunari buruz jarraitutako 93/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Osakidetza Ente Publikoaren zuzendari nagusiak emandako 223/2021 Ebazpena pertsonalki jakinaraztea ezinezkoa izan denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.
Espedientea eta aipatutako Erabakia helbide honetan kontsultatu ahal izango dituzu:
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetza.
Santxo Jakituna 35.
20010 Donostia.
Argitara ematen da eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin, hark jakinarazpen indibidualtzat hartu behar duelako.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 26a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.