Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2021eko ekainaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3600

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedura hasteko erabakia jakinaraztekoa.

Horacio Luis Rivero López jauna kausatzailearen abintestato espedienteari hasiera emateko erabakia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak aurretiazko jarduerak ireki ditu, xede izanik euskal auzotasun zibil egiaztatua duen Horacio Luis Rivero López jaunaren abintestato jaraunslerik dagoen aztertzea. Alabaina, ez da jakin administrazio honek baino jaraunspen-eskubide hobea duen pertsonarik.

Prozedura horren ondorioetarako, eta Erregistro Zibilean egindako Horacio Luis Rivero López jaunaren heriotza-inskripzioaren arabera, heriotza 2017ko apirilaren 19an gertatu zen, Sestaoko udalerriko azken helbidean (Bizkaia).

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedura hasteko erabaki hau iragartzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera, oro har, herritarrei jakinarazteko epea ireki dela kausatzailearen ondasunei buruzko alegazioak nahiz informazioa aurkezteko edo abintestatozko nahiz testamentuzko edozein jaraunsleren berri emateko.

Edonork aurkeztu ahal izango ditu alegazioak, dokumentuak edo bestelako datuak, prozedura ebatzi aurreko edozein unetan, bai modu telematikoan Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko erregistro orokor elektronikoaren bidez, bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako lekuetan ere. Dokumentazioa honako helbide honetara zuzendu beharko da: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila, Donostia Kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 15a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana