Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2021eko ekainaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3511

IRAGARKIA, 80/2021 prozedura laburtuaren bidez izapidetutako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatzeko Administrazioarekiko Auzien Bilboko 4 Epaitegian ager daitezen.

Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da Administrazioarekiko Auzien Bilboko 4 Epaitegian (80/2021 prozedura laburtua) UPV/EHUko gerenteak 2021eko urtarrilaren 22an emandako ebazpenaren kontra, zeinaren bidez partzialki onartzen zen Epaitegiaren 2020ko urriaren 6ko Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Epaimahaiaren erabaki haren bidez ebatzi ziren kimikako teknikari espezialisten oposizioaren behin-behineko emaitzen kontra jarritako erreklamazioak, eta onartu ziren hautaketa prozesuaren behin betiko emaitzak, III. taldeko lan kontratudun langile finkoak UPV/EHUn sartzeko prozeduran.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Leioa, 2021eko maiatzaren 27a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala