Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2021eko ekainaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAUDIOKO UDALA
3489

IRAGARKIA, Tokiko Gobernu-Batzarrak 2020ko uztailaren 3an hartutako erabakiaren bidez onartutako lehen udaltzainaren 3 lanpostu hautatzeko prozesuaren oinarri espezifikoak onartzeari buruzkoa.

2020ko abuztuaren 10eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 89. zenbakian, 2020ko enplegu publikoaren eskaintzari dagozkion administrazio bereziko eskalako C taldeko C azpitaldeko udaltzain lehenen 3 lanpostu hautatzeko deialdiaren oinarri orokorrak argitaratu ziren, (denek dute derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna), eta 2021eko maiatzaren 26ko 57. zenbakian, berriz, oinarri espezifikoak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatuta.

Plaza horiei buruzko iragarkiak udal honetako iragarkien taulan, udal webgunean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laudio, 2021eko maiatzaren 26a.

Alkate-udalburua,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.


Azterketa dokumentala