Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2021eko ekainaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3447

IRAGARKIA, 2021eko maiatzaren 19koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, babes ofizialeko etxebizitza bat alokairuan lagatzeko baimen- eta oniritzi-eskaerari buruzko ebazpena jakinaraztekoa.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan ager daiteke, ebazpenak zer dion jakiteko (Kale Nagusia 85, 1. solairua, 48011 Bilbao), bost eguneko epean, eta, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango du gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeari.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango du Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 19a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala