Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2021eko ekainaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3440

EDIKTUA, 224/2020 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 224/2020 prozedura arrunta.

Gaia: zenbateko baten erreklamazioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Adela Enriquez Ordoñez.

Judizio horretan epaia eman da 2021-04-28an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari. Halaber, autoa eman da 2021eko maiatzaren 7an.

Carlos Manuel Gonçalves Areias demandatu auzi-iheslaria gaur egun non bizi den ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 497.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Irunen, 2021eko maiatzaren 10ean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala