Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2021eko ekainaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3431

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 31koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 3ko Aginduan finkatutako gehieneko zenbateko osoa; agindu horren bidez, 2021eko ekitaldian arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko modua arautu eta deialdia egiten da.

AURREKARIAK

1.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 3ko Aginduak, zeinaren bidez 2021eko ekitaldian arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko modua arautu eta deialdia egiten baita, 2. artikuluan finkatu zuen dirulaguntza horien zenbateko osoa 780.000 euro izango zela.

2.– Agindu horren laugarren xedapen gehigarrian, honako aukera hau aurreikusten zen:

«Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak gehitu ahal izango dira, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baldin eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Horretarako, 2.3 artikuluan aipatutako irizpidea aplikatuko da. Sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratuko da».

3.– Une honetan nahikoa aurrekontu-baliabide dago, laguntza-deia egiten duen aginduaren xedapen gehigarrian aurreikusten den moduan.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 93.000 euro gehitzea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 3ko Aginduan finkatutako gehieneko zenbateko osoari; agindu horren bidez, 2021eko ekitaldian arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko modua arautu eta deialdia egiten da.

Horrenbestez, aipatutako aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako diru-kopurua 873.000 euro izango da.

Bigarrena.– 2.3 artikuluak xedatutakoaren arabera, 2021eko martxoaren 3ko Aginduaren IV. kapituluan araututako kaleko arte eszenikoak erakusteko programak garatzeko laguntzen modalitatera bideratuko da zenbateko hori.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 31.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala