Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2021eko ekainaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3339

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2021eko apirilaren 26ko Ebazpena, xedatzen duena 17.0161.50.01.07.02 espediente-zenbakiko dirulaguntzaren zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaiola; aipatutako dirulaguntza uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan araututako laguntzen 2017ko ekitaldiko deialdiaren babesean eman zen (191/2003 Dekretua, enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei dirulaguntzak ematea arautzen duena beren jarduera eremuetako berezko gaietan giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko).

2021eko apirilaren 26an, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak ebazpena eman zuen, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan araututako laguntzen 2017ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntza bat (espediente-zenbakia: 17.0161.50.01.07.02) itzultzeko betebeharra ezartzeko. Dekretu horren bidez, enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei dirulaguntzak ematea arautu zen beren jarduera eremuetako berezko gaietan giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko.

Ezinezkoa izan denez ebazpena zuzenean jakinaraztea, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta interesdunari jakinarazten zaio gehienez bi hilabeteko epea duela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dirulaguntza ebazpenean adierazitako zenbatekoan eta moduan itzultzeko. Jakinarazten zaio, halaber, dirua epe barruan itzuli ezean, jarduketak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzara bidaliko direla, premiamendu-bideari ekiteko.

Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpenaren testua eskura du interesdunak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 24a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana