Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2021eko ekainaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3324

657/2021 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez argitara ematen da eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko pertsonal finko izendatzen direla, Administrazioko eta Kudeaketako Goi-Mailako Teknikari kategorian barne-sustapen bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2018ko otsailaren 8ko EHAA 28. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 183/2018 Ebazpenaren bitartez, Goi-Mailako Teknikarien lanbide taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi-Mailako Teknikari kategorian estatutupeko pertsonal izateko hautaprobak deitu ziren, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik (2018ko martxoaren 5eko EHAA 45. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 19ko 21/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu duten barne-sustapeneko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera eta lehiaketaldiko puntuazioa eta oposizioaldiko puntuazioa bananduta, Goi-Mailako Teknikarien lanbide taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi-Mailako Teknikari kategorian estatutupeko langile izateko hautaprobei dagokien puntuazioa, hain zuzen ere. Izangai horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute destinoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 16. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, Administrazioko eta Kudeaketako Goi-Mailako Teknikari kategorian izangaien behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusi honetara bideratu ostean, zerrenda hori webgunean argitara dadin; eta pertsonalaren arloan indarrean dagoen legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko pertsonal finko izendatzen direla, Goi-Mailako Teknikarien lanbide taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi-Mailako Teknikari kategorian barne-sustapen bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko da destinoaren jabetza; horretarako, hautagaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko deklarazio bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, hautagaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa; eta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak, edo, agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu estatutupeko pertsonal gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokien epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, dagokion izangaia lanpostuaz jabetzen bada, beharrezko eginbideak bete eta hurrengo egunean hasiko da lanean, osasun-zerbitzuaren barruan esleitu zaien erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana