Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2021eko ekainaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3289

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko balorazio-batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusi da musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko apirilaren 27ko Agindua.

Kontuan izan da agindu horren 9. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio-batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango direla jasotzen duela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, honako kide hauek izango dira batzordean:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Idazkaria: Imanol Arana Ariz, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.

Batzarkideak:

a) Musika partituren edizioa: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larrinaga Cuadra; Jose Manuel Tife Iparragirre. Ordezkoa: Elixabet Etxebeste Espina.

b) Musika proiektu unitarioak: Ainhoa Agirre García; Mark Barnés Larrukert; Itziar Navarro Ibañez; Raul Urquiza Pérez. Ordezkoa: Jon Pagola Galardi.

c) Musika ekimen enpresarialak: Pedro María Leinena Mendizabal; Mari Jose Oria Eraso. Leire Palacios Eguiguren. Ordezkoa: Mark Barnés Larrukert.

d) Zuzen-Zuzenean zirkuitua eta musika zikloak: Aintzane Camara Izagirre; Jon Pagola Galardi. Ordezkoa: Raul Urquiza Pérez.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 20a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala