Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2021eko ekainaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3285

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Beasaingo (Gipuzkoa) «Beasain Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari Hezkuntza Bereziko unitate bat irekitzeko baimena emateko dena.

Beasaingo (Gipuzkoa) «Beasain Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Hezkuntza Bereziko gela ireki bat irekitzeko baimena eskatzen duen.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2021-2022 ikasturtetik aurrera, Hezkuntza Bereziko unitate bat irekitzeko:

Kode zenbakiak: 012996 eta 20001100.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Beasain Ikastola»

Titularra: Andramendi Irakaskuntzako Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Urbialde kalea 2 / Oriamendi kalea.

Udalerria: Beasain.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Hezkuntza Bereziko gela ireki bat irekitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako lehen zikloa: 7 unitate.

0-1 urte bitarteko hiru gela, 8 ikaspostuekin bakoitza.

1-2 urte bitarteko bi gela, 13 ikaspostuekin bakoitza.

2-3 urte bitarteko bi gela, 18 lanpostuekin bakoitza.

– Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 4 unitate, 100 ikaspostu guztira.

– Lehen Hezkuntza: 8 unitate, 200 ikaspostu guztira.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 5 unitate, 129 ikaspostu guztira.

– Hezkuntza Berezia:

● Hezkuntza Bereziko gela ireki bat.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala