Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2021eko ekainaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3281

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 18koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez organo honetako zenbait kide kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen baitira: ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2014ko urtarrilaren 17ko zenbakian honako hau eman zen argitara: 471/2013 Dekretua, abenduaren 30ekoa, ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa sortu eta arautzekoa.

Organo hori sortzeko arauaren 2. artikuluan xedatzen denarekin bat etorriaz, hiru parte dituen kide anitzeko organo gisa osatzen da, eta bertan hauek hartuko dute parte: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, eta EAEn ordezkaritza handiena duten sindikatuak eta enpresa-erakundeak. Lan Harremanen Kontseiluan izango du egoitza, eta erabateko independentziaz eta autonomia funtzionalaz jardungo du.

Organo horren osaera abenduaren 30eko 471/2013 Dekretuaren 4. artikuluan dago ezarrita. Horrela, manu horren 1. puntuaren b) letran adierazten denez, lan-arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako saileko sailburuak izendatuko ditu Administrazioa ordezkatuko duten bokalak.

4.5 artikuluak zehazten duenez, bokalen izendapenak 4 urteko iraupena izango du, eta izendapenak horrelakoxe epeetarako berritzeko aukera izango da. Aurreikusten denez, bokalen batek kargua epea bukatu baino lehen uzten badu, erakundeek edo instituzioek –hasierako izendapenaren indarraldia amaitu arte geratzen den denboran– eurak ordezkatzeko beste bokal bat izendatzea proposa dezakete.

Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko irailaren 16ko Aginduaren bidez (2019ko urriaren 4ko EHAA, 189. zk.), organo honetako kideak izendatu ziren: ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak Lan eta Justizia Saila sortu du, eta lan-harremanen arloko lan-legeak betearazteko eskumena esleitu dio.

Hori onartu ostean, lehengo Lan eta Justizia Saileko eta egungo Lan eta Enplegu Saileko zenbait sailburuorde, zuzendari eta ordezkari kargutik kendu eta beste batzuk izendatu dira.

Hori guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoko kide hauek kargutik kentzea:

Jon Azkue Manterola jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko bokal titularra.

Alberto Alonso Martín jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko bokal titularra.

Josu Mirena Zubero Olaechea jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko ordezko bokala.

Maribel Ballesteros Martínez andrea, Langileen Batasun Orokorraren sindikatua (UGT Euskadi) ordezkatzeko bokal titularra.

Bigarrena.– ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoko kide hauek izendatzea:

Angel Lapuente Montoro jauna, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko bokal titularra.

Lourdes Iscar Reina andrea, Osalaneko zuzendari nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko bokal titularra.

Verónica Fernández Fernández andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko ordezko bokala.

Daniel González Taboada jauna, Langileen Batasun Orokorraren sindikatua (UGT Euskadi) ordezkatzeko bokal titularra.

Hirugarrena.– Agindu honek ematen den egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak, baina horrek ez du eragotziko Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari eta pertsona interesdunei jakinaraztea.

Laugarrena.– Jende orok jakin dezan, argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 18a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala