Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2021eko ekainaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3277

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 25ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu hau betetzeko deialdi publikoa: Vitoria-Gasteizko Lan eta Enplegu Saileko Kabinetearen Zuzendaritzako «Goi-kargudunaren Idazkari»aren lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 196).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, Vitoria-Gasteizko Lan eta Enplegu Saileko Kabinetearen Zuzendaritzako «goi-kargudunaren idazkari»aren lanpostua hutsik dagoenez (kodea: 520010; dotazioa: 196), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek erabaki du eranskinean zerrendatzen den lanpostua izendapen askeko prozeduraren bidez beteko dela,

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, baldin eta eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Era berean, eta baldintza beretan, beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek parte hartu ahal izango dute, baldin eta lanpostuen zerrendan berariaz aurreikusten bada horrelako langileek bete ahal izango dituztela.

2.– Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, edozein administrazio-egoeratan daudela ere, kasu hauetan izan ezik:

Eginkizun-gabetze irmoan dauden funtzionarioak, egoera horrek irauten duen bitartean.

Norberaren interesagatik edo familia elkartzeagatik borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzultzeko eskatzen den gutxieneko denbora igaro ez duten langileak.

3.– Deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean bete beharko dira eskatutako betekizunak. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete beharko dira baldintza horiek. Parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten parte-hartzaileek ezin izango dira esleitutako lanpostuaz jabetu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Lan eta Enplegu Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta oraingo destinoa adierazi beharko dituzte.

2.– Hautagaiek «curriculum vitae»a aurkeztu beharko dute idazkiarekin batera, hauek adierazita:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio Publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak jakitea, eta hautagaiek egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabide horrekin batera, eskatutako baldintzak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, salbu eta horiek Langileen Erregistroan jasota badaude. Era berean, egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo bestelako agiriak ere aurkeztu ahal izango dituzte.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Agindu bidez ebatziko du deialdi hau Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak, eta EHAAn argitaratuko du, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean.

Lanpostuaren esleipenduna lanpostuaz jabetu beharko da erabakitzen den egunean, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindu hau eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 25a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala