Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2021eko ekainaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3276

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 1. Salaren 2. Sekzioan bideratutako 1104/2020 prozedura arruntean agertzeko eta pertsonatzeko epatzea, bai eta Natura Ondare eta Klima aldaketako zuzendariaren 2021eko urtarrilaren 14ko Ebazpena ere, zeinaren bidez erabaki baita aipatu salari bidaltzea eskatutako administrazio-espedientearen kopia konpultsatua, zenbakiduna eta indizatua.

Ezinezkoa izan da idazpuruan aipatutako epatzea zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Epatze hori eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 19a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana