108. zk., 2021eko ekainaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3202
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 145/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: adostasun gabeko 145/2019 dibortzioa.
Gaia: adostasun gabeko dibortzioa.
Demandatzailearen prokuradorea: Susana Aizpun Gonzalez.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
– Ediktu honen bidez Ramon Elia Cabrera Valerari jakinaraztea 2020-01-21ean aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazteko eta epaiaren berri emateko eginbidea gauza dadin.
Tolosa, 2021eko apirilaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.