Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2021eko ekainaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3196

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 10ekoa, Kulturako sailburuordearena, Arte Plastiko eta Bisualen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeetako kideen izendapena argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 24ko Agindua, Arte Plastiko eta Bisualen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena.

Kontuan izanda agindu horren 15. artikuluak adierazten duela Balorazio Batzordeen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez EHAAn argitara emango dela.

Honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeen osaera argitaratzea. Batzordeek honako kide hauek izango dituzte:

a) Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

Enrique Martinez Goikoetxea.

Peio Aguirre Azkarate.

Rakel Esparza Sanz.

Idazkaria: María Jesus Cambra Contin, Kultura Sustatzeko teknikaria.

b) Sustapen-zabalkundearen eta argitalpenen modalitateak:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

Garazi Arrizabalaga Cabrerizo.

Itxaso Mendiluze Gónzalez.

Xabier Gantzarain Etxaniz.

Idazkaria: María Jesus Cambra Contin, Kultura Sustatzeko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 10a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala