Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2021eko ekainaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3192

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 6koa, Laneko eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzarena, lan-arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astun bat egiteagatik ezarritako zehapena argitaratzeko agintzen duena 19.0060.48.01.01.02 (SH-109/19) espedientea, I482019000029573 arau-hauste akta.

Renfe Fabricación y Mantenimiento Sociedad Mercantil Estatal SAri irekitako espedientea ikusi da (IFK: A86868239; helbidea: Plaza Biribila 2, 48008 Bilbao, Bizkaia), eta kontuan hartu da Bizkaiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 2019ko apirilaren 30ean emandako I482019000029573 arau-hauste akta.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2019ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez, Renfe Fabricación y Mantenimiento Sociedad Mercantil Estatal SA enpresari berrogei mila, bederatziehun eta laurogeita sei (40.986) euroko zehapena ezarri zitzaion, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10 artikuluan tipifikatuta dagoen arau-hauste oso astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hura). Honela dio artikulu horrek: «Laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea».

Bigarrena.– Ebazpen hori irmoa da 2021eko martxoaren 22tik aurrera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak du espedienteaz arduratzeko eskumena, honako hauetan xedatutakoaren arabera: Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1 v) (2021eko urtarrilaren 29ko EHAA); maiatzaren 14ko 928/98 Errege Dekretua (1998ko ekainaren 3ko BOE), eta Laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2, 3, eta 4. artikuluak (2012ko abenduaren 4ko EHAA).

Lege-arauak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak aztertuta, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak, dituen ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen jarritako zehapen irmoari buruzko datuak. Hona hemen datuok:

– Sozietatearen izena: Renfe Fabricación y Mantenimiento Sociedad Mercantil Estatal SA.

– Zer sektoretan diharduen: bidaiariak hiri artean trenez garraiatzea.

– Identifikazio fiskaleko kodea: A86868239.

– Egoitza soziala: Plaza biribila 2, 48008 Bilbao (Bizkaia).

– Egindako arau-haustea: LAZLTBren 13.10 artikulua. Laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea.

– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: berrogei mila bederatziehun eta laurogeita sei (40.986) euro.

– Arau-hauste aktaren data: 2019ko apirilaren 30a.

– Zehapen-ebazpenaren data: 2019ko irailaren 19a.

– Zehapena irmo egin zen eguna. 2021eko martxoaren 22a.

Bigarrena.– Agindua ematea argitaratzen diren datu horiek inskriba daitezen laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zehapenen erregistroan, lehen aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari atxikita dago erregistro hori.

Ezarritako zehapenari dagozkion erregistroko datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 6a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala