Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2021eko ekainaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
3186

EDIKTUA, 446/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa. Prozeduran eman den epaiak adierazten du Komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen apirilaren 9ko 63/2019 Dekretua ez datorrela bat zuzenbidearekin eta deuseztatu egiten duela.

Jakinarazten da Sala honek 2021-03-23an epaia eman duela 446/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan – Eusko Jaurlaritzaren 2019ko apirilaren 9ko 63/2019 Dekretuaren aurka sustatua, zeinaren bidez komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen baitira (2019ko apirilaren 16ko EHAA, 74. zk.) –, epaia irmoa dela eta haren epaitzan hitzez hitz honako hau erabaki dela:

«Errekurritutako dekretua ez dator bat zuzenbidearekin, eta deuseztatu egiten dugu».

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez, publiko egiten da, jendeak horren berri izan dezan.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala