Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2021eko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3163

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 11koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie 2021. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2020ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez, 2021eko ekitaldian Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen. Dirulaguntzak 2021. urteetan emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko zuzenduta zeuden.

2020ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 13. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpenaren bidez, deialdiaren 9. artikuluan horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.

Aurreko guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei laguntzak ematea, aukeraketa-batzordearen proposamenarekin bat etorriz. Laguntzaren zenbateko osoa laurehun eta laurogeita hamahiru mila bederatziehun eta lau euro eta hamar zentimo (493.904,10) izango da, eta eranskinean zehazten dira udalerriak, koadrilak eta mankomunitateak, lortutako puntuazioa eta diru-kopuru konkretuak.

Bigarrena.– Atzera egiteko eskaerak onartzea II. eranskinean aipatzen diren entitateei.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzien dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 11.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala