Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2021eko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3162

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 3koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuordearena, kide anitzeko organo batzuetako kideak eta idazkaria izendatzen dituena. Organo horiek egingo dute abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. Laguntza horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dira.

Abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren bitartez (2012ko abenduaren 18ko EHAA, 244.zb.), zerbitzu sozialen arloan irabazte-asmorik gabeko erakundeek burututako jarduerak, eta, oro har, esku-hartze soziala finantzatzeko laguntzak arautzen dira, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aipatutako Dekretuaren 13. artikuluak dirulaguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoaren osaera arautzen du, eta aurreikusitako dirulaguntza lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedatzen du.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduaren bidez (2021eko apirilaren 27ko EHAA, 81.zb.), 2021.urteari dagokionez, abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusi dirulaguntza lerroetarako dirulaguntzen deialdia egin da.

Adierazitakoarekin bat, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2021. urteari dagokionez, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kideak eta idazkaria izendatzea; beherago zehazten dira. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduaren II.kapituluan arautzen dira aipatutako dirulaguntzak.

Batzordekideak:

– Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

– Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia eta Haurren zuzendaria.

– Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asiloko zuzendaria.

– Itziar Peña Laustalet andrea, Gizarte Zerbitzuen arduraduna.

– Olarizu Ruiz de Escudero Sanchez andrea, Gizarte Zerbitzuen teknikaria.

Idazkaria:

– Itxaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuen teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin eta botoarekin jardungo duena.

Bigarrena.– 2021. urteari dagokionez, esku-hartze sozialean, ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa indartzeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kideak eta idazkaria izendatzea; beherago zehazten dira. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduaren III. Kapituluan arautzen dira aipatutako dirulaguntzak.

Batzordekideak:

– Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

– Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia eta Haurren zuzendaria.

– Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asiloko zuzendaria.

– Itziar Peña Laustalet andrea, Gizarte Zerbitzuen arduraduna.

– Olarizu Ruiz de Escudero Sanchez andrea, Gizarte Zerbitzuen teknikaria.

Idazkaria:

– Itxaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuen teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin eta botoarekin jardungo duena.

Hirugarrena.– 2021. urteari dagokionez, esku-hartze sozialari buruzko jakintza kudeatzeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kideak eta idazkaria izendatzea; beherago zehazten dira. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduaren IV. Kapituluan arautzen dira aipatutako dirulaguntzak.

Batzordekideak:

– Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

– Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia eta Haurren zuzendaria.

– Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asiloko zuzendaria.

– Itziar Peña Laustalet andrea, Gizarte Zerbitzuen arduraduna.

– Olarizu Ruiz de Escudero Sanchez andrea, Gizarte Zerbitzuen teknikaria.

Idazkaria:

– Itxaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuen teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin eta botoarekin jardungo duena.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok ezagutu dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 3a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala