Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2021eko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3161

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 29koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2017ko irailaren 12ko Aginduan ezarritako dirulaguntzak. Agindu horren bidez ematen dira Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteei laguntzak (BERC Programa).

Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko Agenteei laguntzak emateko (BERC programa) arautzen duen Hezkuntza sailburuaren 2017ko irailaren 12ko Aginduaren 13. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2017ko irailaren 12ko Aginduan ezarritako dirulaguntzak ematea honekin batera doan eranskinean zehazten diren esleipendunei. Agindu horren bidez ematen dira Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteei laguntzak (BERC Programa).

Bigarrena.– Erakunde onuradunak urtero aurkeztuko ditu laguntza gauzatu izanaren jarraipena egiteko agiri hauek:

a) 13.7.a) artikuluan ezarritako xedeen betetze-mailaren txostena.

b) Urteko jarduera-txostena.

c) Auditoretza-txosten bat, erakunde onuradunaren egoera finantzarioari buruzkoa. Auditoreak alta emanda egon behar du Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean; Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritzako Institutuaren mende dago erregistro hori. Txosten hori egiteak sortutako gastua diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da.

d) Txosten ekonomiko laburtua, erakunde onuradunaren jarduera ez-ekonomikoaren zenbatekoari buruzko kontu-auditorearen ziurtagiria jasotzen duena. Gainera, fitxategi bat erantsiko da euskarri informatikoan, dirulaguntzari egotzitako gastuen inguruan honako informazio hau jasoko duena:

– Gastua. Kontabilitate-sailkapena.

– Faktura: erreferentzia.

– Faktura: jaulkipen-data.

– Faktura: ordainketa-data.

– Faktura: deskribapena.

– Faktura: hirugarrena (IFK/NAN).

– Faktura: hirugarrena (izena/enpresa-izena).

– Faktura: guztizko zenbatekoa.

– Faktura: zerga-oinarria.

– Faktura: BEZ.

– Dirulaguntzari egotzitako zenbatekoa.

e) Ziurtagiri bat, erakunde onuradunaren legezko ordezkariak egina, erakundeak ekitaldi horretan beste erakunde publiko edo pribatuetatik deialdiaren helburu bererako jasotako laguntza guztiei buruzkoa.

Justifikazio-agiriak 2019ko, 2020ko, 2021eko eta 2022ko ekitaldietako lehenengo seihilabetekoan aurkeztu beharko dira. Salbuespen gisa, 13.7.a) artikuluan aipatzen den xedeen betetze-mailaren gaineko 2019ko eta 2021eko ekitaldietarako txostena 2020ko eta 2022ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztuko da, hurrenez hurren.

Atal honetan aipatzen diren agiriak bide telematikoz aurkeztu ahalko dira, deialdiaren 7.1 artikuluan zehazten den helbide elektronikoan.

Nolanahi ere, erakunde onuradunek, fakturak eta laguntzaren xede izan diren gastuak egiaztatzeko gainerako agiriak gorde beharko dituzte gutxienez bost urtez, justifikazio-epea amaitzen denetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen horren aurka egiteko, interesdunek errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 29a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala