Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2021eko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3158

AGINDUA, 2021eko apirilaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako «San Patricio» Musika Eskola Pribatua (Gipuzkoa) izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Donostiako «San Patricio» Musika Eskola Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatzeko eskolaren erakunde titularraren legezko ordezkari den Aiete Musika Eskola SL abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duen erakundeak horri buruzko txostena eman du.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Musika espezifikoaren irakaskuntza zentroen, erregulatu gabeko musikaren eta Musika Eskolen oinarriko araudia erregulatzen duten urriaren 27ko 289/1992 Dekretua, gehi hauetan aplikatzeke dagoen bestelako legedia ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «San Patricio» Musika Eskola Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Aiete» Musika Eskola Pribatua izango du izena. Ikastetxeak 012935 eta 20008465 kode-zenbakiak ditu, eta ikastetxearen egoitza Donostiako (Gipuzkoa) Lanberri kalea 25an dago.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala