Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2021eko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3154

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 27koa, Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, berritu egiten da Equipos VFU, S.L. zentroari emandako baimena, profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde moduan.

Esp. zk./ EXD-01-2021-1.

AURREKARIAK

Bat.– Energia, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez, ondoko espezialitate honetan baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aitortu zen Equipos VFU, S.L.

– Fluordun hozgarriak erabiliz, gizakien giro erosotasunera zuzendurik, ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen maneiatzailea.

Bi.– 2021eko otsailaren 11n, Equipos VFU, S.L. zentroaren ordezkariak, lehen aipatutako espezialitatean, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkarizan.

Hiru.– Equipos VFU, S.L. zentroak, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen jarraitzen du; izan ere, dekretu horren bidez, banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dira.

Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu egin behar dira:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordazkaria da ebazpen hau emateko eskudun organoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak

Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, Equipos VFU, S.L. zentroaren baimena berritzea, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa, espezialitate honetan:

– Fluordun hozgarriak erabiliz, gizakien giro erosotasunera zuzendurik, ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen maneiatzailea.

Baimena ikastaroak eman aurretik, aire girotuko ekipoekin eta hozgarria kargatzeko beharrezko ekipoekin hornitutako ibilgailua hornitzearen baldiltzapean dago.

Bigarrena.– Aitortutako erakundeek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako betebeharrak eta konpromisoak zein ezar daitezkeen gainerako arauak betetzen ez badituzte, aitortutako entitate izateari utziko diote.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Proiektu Estratetikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, ebazpen hori jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 27a.

Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala