Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2021eko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3140

256/2021 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M.ª Ángeles Duran Díaz del Real andrea kentzen den Erizaintzako Zuzendaritzaren Ondoko kargutik, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Apirilaren 27 ko 186/2018 Ebazpenaren bidez, M.ª Ángeles Duran Díaz del Real andrea izendatu zuten Erizaintzako Zuzendaritzaren ondoko, Osakidetzako Uribeko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Ángeles Duran Díaz del Real andrea kentzea Erizaintzako Zuzendaritzaren ondoko kargutik, berak hala eskatuta, Osakidetzako Erakunde Sanitario Integratuan, eta, horrekin batera, eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko maiatzaren 31ko lanaldia bukatzen denetik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2021eko maiatzaren 12a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (Martxoaren 30eko 170/2021 Ebazpena).

Uribeko ESIko Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.


Azterketa dokumentala