Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2021eko ekainaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3127

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez erakunde edo enpresetako diruz lagundutako praktikak erregulatzen baitira eta haietan parte hartzeko deia egiten baitzaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaroa (2020-2021)» egiten duten ikasleei.

2020an, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2020-2021eko «XLVI (46) Hirigintza eta Lurralde ikasketak ikastaroa» egiteko deia egin zuen. Ikastaro hori, LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatua, 700 ordukoa da, deialdi bakar baten barruan egin daiteke, oso-osorik, edo, bestela, modulu teorikoak independenteki, betiere matrikulatutako deialdiri dagokion ikastaroaren baldintza guztiak betez. Moduluka antolatutako egitura horri esker, ikasleek beren bizitza profesionalarekin edo pertsonalarekin bateratu dezakete ikastaroa, prestakuntza modu jarraituan edo moduluka egin baitezakete.

Ikastaro horren egituraren arabera, 300 orduko praktikaldia egin dezakete, erakundeetan edo enpresetan, azken 8 urteetan hirigintza-alorrean esperientzia praktika 48 hilabeteko baino gutxiago egin dituzten ikasleek. Praktikaldi hori ez da nahitaezkoa izango LHIEEk antolatutako «Hirigintzako eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaroaren» Hirigintza Diploma lortzeko.

Kontuan hartuta ikastaroaren garrantzia, egitura eta kostua, aurretik egin diren edizioetan izandako esperientziak agerian uzten du praktikaldi hori egitea eskatzen duten ikasleek laguntza ekonomikoa behar dutela praktikaldia erabat garatzeko, eta, horregatik, erabaki da «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaroaren» praktikaldia egiten duten ikasleei laguntza ekonomikoa ematea.

«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaroaren» praktikaldia diruz laguntzen denez, ikastaro horretan sartzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren urtarrileko 22ko Ebazpenaren bidez onartutako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barneko dirulaguntzen lerro gisa ezartzen da, eta hiri-ordenamenduarekin eta hirigintzarekin lotutako arloetan diharduten pertsonen prestakuntza eta birziklatzea bultzatzeko xedea du.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta dirulaguntzei buruz indarrean dauden legeak, hain zuzen ere, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea erakunde edo enpresetan diruz lagundutako praktikak erregulatzea eta haietan parte hartzeko deialdia egitea IVAP Euskal Herri Arduralaritzaren Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaroa (2020-2021)» egiten duten ikasleei.

AZKEN XEDAPENENETAKO LEHENENGOA

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

AZKEN XEDAPENENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 19a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARĶA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

I. ERANSKINA
IVAP HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ZUZENDARIAREN EBAZPENARENA, ZEINAREN BIDEZ ERAKUNDE ETA ENPRESETAKO DIRUZ LAGUNDUTAKO PRAKTIKAK ERREGULATZEN BAITIRA ETA HAIETAN PARTE HARTZEKO DEIA EGITEN BAITZAIE EUSKAL HERRI ARDURALARITZAREN ERAKUNDEAREN MENDEKO LHIEE LURRALDE ETA HIRI IKASKETETARAKO EUSKAL ESKOLAK ANTOLATUTAKO «HIRIGINTZA ETA LURRALDE IKASKETAK XLVI (46) IKASTAROA (2020-2021)» EGITEN DUTEN IKASLEEI
OINARRIAK

Lehenengoa.– Xedea.

Deialdi honen xedea da «2020-2021eko Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI (46) ikastaroari» dagozkion diruz lagundutako praktiken oinarriak erregulatzea. Ikastaro hori IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu zuen.

Deialdi hori ikastaro horretako ikasleen arteko norgehiagoka-araubidearen bitartez gauzatzen da.

Bigarrena.– Laguntzen kopurua eta zenbatekoa.

Gehienez ere, 22.000 euro emango dira «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI (46) Ikastaroaren» praktikaldiari lotutako dirulaguntzetarako.

Deialdi honetan esleitutako laguntza guztiak zenbateko berekoak izango dira. Kopuru zehatza arestian adierazitako zenbatekoa laguntza esleitu zaien ikastaroko ikasleen artean hainbanatuta kalkulatuko da, baina laguntza bakoitza ez da 2.222,22 eurotik gorakoa izango. Zenbateko hori gordina da eta horretatik honako hau deskontatuko da: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, hala badagokio zergaren araudia aplikatuz.

Betiere arestian adierazitako muga ekonomikoen barnean egonik, laguntza-kopurua honako hauen araberakoa izango da:

a) Praktikaldian ikasleak hartu nahi dituzten erakundeen edo enpresen eskabideak nahikoak izatea.

b) Eskatzaileen kopurua erakundeek eta enpresek eskainitako praktikaldiaren ezaugarrietara egokitzea, batetik, haien lanbide-arloari dagokionez eta, bestetik, praktikak egingo diren unitatearen lan-hizkuntzari dagokionez; betiere, kontuan hartuta praktikaldien helmugak esleitzeko lehentasun-ordena.

Hirugarrena.– Dirulaguntzaren kudeaketa.

Deialdi honetako laguntzen esleipena eta jarraipenaren kudeaketa IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak egingo du.

Laugarrena.– Parte-hartzaileek bete beharrekoak.

Deialdi honetan parte hartzeko, eskatzaileek «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaroko» ikasleak izan behar dute, eta ikastaroa amaitzean, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Honako kasu hauetako baten batean egotea «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaroan» parte hartzeari dagokionez:

«2020-2021eko Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaro» osoko ikaslea izatea eta ikastaro eskola-modulu guztiak gaindituta izatea ikastaroa bukatutakoan.

2020-2021eko ikasturtean modulu bat edo batzuk gaindituta izatea, eta aurreko hamar deialdietan gainditutakoekin batuz, ikaslea ikastaroa osorik gaindituta izatea.

Salbuespen gisa, «Hirigintzako XLV. (45) ikastaroari» dagozkion diruz lagundutako praktiken aurreko deialdian eskatutako betekizunak betetzea, eta praktikak eskatzeko edo egiteko aukera izan ez izana, haurdun egoteagatik, edo erditzea, adopzioa, harrera, gurasotasuna nahiz behar bezala justifikatutako gaixotasun larria zela-eta. Kasu horretan, eskaera egitean, kasuan kasuko egitateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena egin beharko du interesdunak.

b) Azken 8 urteetan 48 hilabete baino gutxiagoko esperientzia profesionala izatea hirigintza-arloan.

c) IVAPen 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna edo beste titulu/ziurtagiri baliokideren bat dutela frogatu beharko da, praktikak egiteko eskaintzen duten unitateko lan-hizkuntza euskara dela adierazten duten enpresetan edo erakundeetan praktikaldia egiteko.

d) Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluak ezarritako bestelako betebeharrak.

Bosgarrena.– Baztertzeko kausak.

a) Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen bat duten pertsona fisikoek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan direla.

b) Eskatutako praktikak finantzatzeko dirulaguntza publiko edo pribaturen bat jasotzea.

c) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharretan egunean ez egotea, araututako irizpideen arabera.

d) Indarreko araudiak ezarritako betebeharrak egunean ez izatea, zerga-betebeharrak direla eta edota Gizarte Segurantza aurrean. Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 dekretuaren arabera administrazioak ziurtatu ahal izango du betebeharrak betetzen direla datuak Egiaztatzeko Zerbitzuaren bidez eta interesduna ados ez badago espresuki adierazi beharko du eta dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak adierazitako beste edozein kausa aplika dakiekeen pertsonak.

Seigarrena.– Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

Praktikaldian dauden ikasleak Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartuko dira, prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonei buruz Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak eta betebeharrak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuak araututako moduan eta baldintzetan, eta Gizarte Segurantzako sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa garatzeko.

Zazpigarrena.– Aseguruak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak aseguru bana egingo die praktiketako ikasleei istripu arriskurako eta erantzunkizun zibila.

Zortzigarrena.– Diruz lagundutako praktikaldien esleipendunen betebeharrak.

a) «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI (46) Ikastaroa» osatzen duten ikasgaien esparruan praktikak egitea (300 orduko praktikaldia), dagokion espezializazio akademiko eta profesionalari jarraikiz eta, tutore baten bitartez, erakunde edo enpresa jasotzaileak emandako eginkizunak betez.

b) Praktika hori behin ikastaroa bukatuta egingo da, LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak eta praktikak egingo diren erakundeak/enpresak zehaztutako hasiera- eta amaiera-egunen arabera, eta erakundearen/enpresaren lan-ordutegian, betiere erakundearen/enpresaren lan-ordutegiak praktikaldi osoa egitea ahalbidetzen badio ikasleari (gutxienez lau ordu, eta gehienez sei ordu egunean).

c) Lanbide-arauak betetzea, sekretu profesionala eta datu pertsonalen babesa barnean hartuta, hala ere, ezin zaie lanbide-erantzukizunik ezarri praktiken garapenagatik.

d) IVAPeko eta LHIEEko kideekin biltzea, eskatzen zaienean.

e) Udal edo enpresa jasotzailean egindako lanari buruzko bi txosten egitea eta LHIEEn aurkeztea; txosten horietako bat, ikastaroa hasi eta hiru astera aurkeztu beharko dute; eta bestea, praktikaldi osoari buruzkoa, praktikaldia bukatu eta 3 eguneko epean.

f) Ebaluazio positiboa izatea praktiken tutoreak egindako txostenean, praktikaldian dagoen pertsonak egindako lana, praktikaldiaren aprobetxamendua, hark erakutsitako prestaketa-maila eta lan horren ebaluazioa jasotzen dituen txostenean, hain zuzen.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak ezartzen duenaren arabera, laguntza horien pertsona jasotzaileek honako betebehar hauek ere izango dituzte:

a) Dirulaguntzaren emakidaren oinarri den egoeran egotea.

b) Baldintza eta betekizunak bete izana justifikatzea laguntza eman duen entitatearen aurrean, eta, halaber, laguntza eman eta jasotzeko zioa izan den jarduera.

c) Laguntza eman dien erakundearen egiaztatze-jarduketei men egitea. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura jasotako laguntzak eta dirulaguntzak direla-eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-jarduerei eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren arautegi espezifikoan ezarritako jarduerei men egitea.

d) Helburu berbererako, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik dirulaguntzak, bestelako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortu direla jakinaraztea entitate emaileari.

e) Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu bada, horren berri ematea laguntza eman dien erakundeari.

f) Idazki bidez, praktikaldia osorik egiteari uko egitea, deialdi honen hamalaugarren oinarrian ezarritako moduan eta epean.

Bederatzigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

1.– Aurkezteko modua.

Eskabidea soilik egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen inprimakiaren bitartez (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1047104/z16-a3prevet/eu/). Eskabide-inprimakiek, nahitaez erabili beharrekoek, deialdian parte hartzea galarazten duten inguruabarrak (bosgarren oinarrian a), b), c) eta e) apartatuetan xehatuak) gertatzen ez direlako erantzukizunpeko adierazpenak bildu beharko dituzte.

Eskatzaileak eskabidea erregistratzeko prozesu elektronikoa osatu ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren egoitza elektronikoak onartutako sinadura elektronikoaren edozein sistema erabiliz identifika badaiteke (https://euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak).

Eskabidearekin batera aurkeztu beharko den dokumentazioa bide elektronikoa erabiliz soilik aurkeztuko da.

Eskatzailea ez bada sinadura elektroniko bidez identifikatu, eskabidea bete eta amaitu ostean, eta eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa aurkeztu ondoren eskabidearen inprimaki ofiziala lortuko da papereko euskarrian, eta eskabide-inprimaki hori sinatuta honako bulego hauetako edozeinetan aurkeztuko da:

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko bulegoetan:

Bizkaia (Recalde zumarkalea 18, 1.a, 48009 Bilbao).

Gipuzkoa (San Bartolome 28, 20007 Donostia).

Araba (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

«Zuzenean» herritarren zerbitzuko bulegoetan:

Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).

Gipuzkoa (Andia 13, 20003 Donostia).

Araba (Ramiro de Maeztu 10, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Zuzenean zerbitzuan eskabideak aurkezteko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako helbide honetan https://www.euskadi.eus/aurrrez-aurreko-arreta

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan zehaztutako edozein lekutan.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako lekuetarik edozeinetan.

Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 dekretuaren arabera administrazioak ziurtatuko du eskatzailearen identitatea datuak Egiaztatzeko Zerbitzuaren bidez eta interesduna ados ez badago espreski adierazi beharko du eta dagokion dokumentazioa aurkeztu.

2.– Eskabideari erantsi beharreko agiriak.

a) Curriculum-vitae eguneratua.

b) Lan bizitza.

3.– Eskabidean alegatu beharrekoa.

Praktiketarako unitateko lan-hizkuntza euskara duten erakundeetan edo enpresetan praktikak egiteko eskatzen dutenek IVAPen 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna edo beste titulu/ziurtagiri baliokideren bat dutela frogatu beharko dute.

Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 dekretuaren arabera administrazioak ziurtatu ahal izango du betebeharrak betetzen direla datuak Egiaztatzeko Zerbitzuaren bidez eta interesduna ados ez badago espreski adierazi beharko du.

IVAPek elektronikoki kontsultatuko du agiri hau, bi salbuespenekin: alde batetik, ezinezkoa izatea IVAPek datua lortzea edo egiaztatzea –kasu horretan, ezintasuna egiaztatu ondoren, interesdunei aurkezteko eskatuko zaie–; bestetik, interesdunak berariaz aurka egiten badu espreski eskaera orrian, kasu honetan dokumentua aurkeztu beharko du.

4.– Aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

5.– Eskabideak zuzentzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aurkeztu beharreko eskabideak eta dokumentuek ez badituzte betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, edo haien edukia ez bada nahikoa, 10 egun balioduneko epearen barnean falta hori zuzentzeko edo eskatutako dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio eskatzaileari, eta horrela egin ezean eskabideari uko egin diola ulertuko dela adieraziko zaio, betiere Administrazioak ebazpen espresua eman eta jakinarazi ondoren.

6.– Gainerako izapideak.

Eskaeraren ondorengo izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta» ren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Hamargarrena.– Eskabideen balioespena.

I.– Balioespen-baremoa.

Praktikak egiteko enpresa edo erakundea eta unitatearen esleipena eskatzaileen lehentasun-hurrenkeraren arabera ezarriko da,«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaroaren» 1.– 6. moduluetan (biak barne) osotara lortutako notaren arabera. Lehentasunik handiena puntuaziorik handieneko pertsonak izango du, eta hortik aurrera, hurrenkera puntu gehien lortu duenetik gutxien lortu duenera izango da.

Unitateren batean praktikaldiak eskaini dituzten enpresen/erakundeen zerrenda telematikoki jakinaraziko zaie eskatzaileei, egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» apartatuan: (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta). Praktiken eskatzaileei zerrenda hori jakinaraziko zaiela ohartaraziko zaie.

Unitateren batean praktikaldiak eskaini dituzten enpresen/erakundeen zerrendan adierazi beharko da erakunde/enpresa horietako bakoitzak zer lanbide-arlotan eskaintzen dituen praktikaldi horiek, zuzenbidean, arkitekturan edo ingurumenean; horretaz gain, ikasleek unitate horretan praktikaldiak zer lan-hizkuntzatan egingo dituzten ere zehaztu beharko da.

Interesdunek idatziz adierazi beharko dute –idazkia modu telematikoan aurkeztuko da, egoitza elektronikoko «Nire karpeta» apartatuan– zein den beren lehentasun-ordena eskainitako praktiken eta helmugen artetik, hiru egun balioduneko epean, eskainitako praktiken zerrenda jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Horri dagokionez, enpresek/erakundeek eskainitako praktikaldietarako eskabideak ez dira kontuan hartuko baldin eta:

a) Eskatzailearen titulazio akademikoarekin bat ez datorren lanbide-arloren baterako eskabidea bada.

b) Eskatzaileak eskabidean euskara lan-hizkuntza duen unitatea aukeratu badu baina ez badu frogatu IVAPen 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna edo titulu/ziurtagiri baliokideren bat duela.

Puntuazioetan berdinketaren bat gertatuz gero, dela praktikaldien esleipenean dela praktikaldietarako enpresaren/erakundearen esleipenean, modulu bakoitzean berdindu duten pertsonen puntuazioei erreparatuko zaie berdinketa hausteko, moduluen iraupenari begiratuta: lehendabizi, ordu gehieneko moduluan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta horrela, iraupen laburrenekoraino.

II.– Balioespen-batzordea.

1.– Zereginak.

Deialdi honen esparruan, balioespen-batzordeak honako zeregin hauek izango ditu:

a) Deialdi honetan parte hartzeko eskatzaile onartuen eta baztertuen zerrenda proposatzea.

b) Aurkeztutako eskabideak balioestea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzan diruz lagundutako praktikaldien esleipen-proposamena eta praktikaldi bakoitzari dagokion enpresaren/erakundearen esleipena aurkezteko; halaber, ordezkoen zerrenda ere aurkeztuko da, puntuazio-hurrenkeran.

2.– Osaera.

LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak eratuko du batzorde hori; izan ere «Lurralde eta Hiri Antolaketarako Euskal Eskolaren» Sorrerari, Funtzionamenduari eta Antolaketari buruzko martxoaren 11ko 80/1986 Dekretuaren arabera LHIEEren Kontseilu Errektoreari dagokio eskola horren prestakuntza-beken esleipen-proposamena egitea.

LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektorea honako hauek osatzen dute gaur egun:

– Lehendakaria: Fulgencio Aledo Amorós (IVAPeko idazkari nagusia).

– Lehendakariordea: Ignacio de la Puerta Rueda (Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila).

– Kideak:

Jesśs Marķa Erquicia Olaciregui (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Lurraldearen Antolamendurako eta Plangintzarako Zerbitzuko arduraduna).

Tomįs Orallo Quiroga (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila).

Mikel Ocio Endaya. (Bilboko Udaleko Hiri Plangintzarako Sailaren zuzendaria).

Idazkaria: Nekane Ribado Vitorica. Prestakuntza- eta dokumentazio-kudeatzailea, LHIEEko koordinatzailea.

3.– Funtzionamendua.

Balioespen Batzordeak botoen gehiengo sinple bidez hartuko ditu erabakiak. Kontseilu Errektorea kide anitzeko organoa denez gero, oinarri hauetan espresuki bildu gabeko edozein alderdi finkatzeko araubidea Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15-22 artikuluek osatuko dute.

Batzordeko lehendakaria edo idazkaria edo eginkizun horretarako eskuordetutako pertsona ez bada Balioespen Batzordearen bilerara bertaratzen, bertaratutako kideek gehiengo soil bidez erabakiko dute nork izango dituen lehendakari- edo idazkari-eginkizunak, betiere bilera egiteko nahikoa quorum badago.

Hamaikagarrena.– Diruz lagundutako praktikaldien esleipena.

IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak, ebazpen bidez, diruz lagundutako praktikaldiak eta haietako bakoitzari dagokion enpresa/erakundea esleituko ditu, laguntzen zenbatekoa zehaztuko du edo, hala badagokio, deialdia erabat edo partzialki huts deklaratuko du.

Ebazpen horretan, hauek finkatuko dira: zein diren praktikaldien esleipendunak; zer enpresa edo erakunde dagokion praktikaldi bakoitzari; zenbatekoa izango den laguntza, eta zein izango diren diruz lagundutako praktikaldietarako ordezkoak, puntuazio-hurrenkerari jarraikiz.

Laguntzak esleitzeko edota deialdia huts deklaratzeko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Hamabigarrena.– Diruz lagundutako praktikaldiak onartzea.

Esleitutako praktikak onartu egin dituela joko da, baldin eta eskatzaileak ez badu jakinarazten praktikak egiteari uko egin diola, hiru egun balioduneko epean, esleipenaren berri eman eta hurrengo egunetik aurrera. Uko-agiria aurkeztu beharko da, telematikoki, egoitza elektronikoko «Nire karpeta» apartatuan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Diruz lagundutako praktikaldiak onartzeak deialdi honen oinarrietan ezarritako baldintzak onartu beharra dakarkio esleipendunari eta, praktikaldiaren jarraipenari begira, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzak ezar ditzakeen arauak onartu beharra ere bai.

Hamahirugarrena.– Dirulaguntzak ordaintzea.

Praktikaldietarako dirulaguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, praktikaldia amaitu ondoren.

Dirulaguntzaren ordainketa gauzatzeko, esleipendunak ezinbestean bete beharko ditu deialdi honen zortzigarren oinarrian aurreikusitako betebeharrak eta nahitaez lortu behar du balioespen positiboa, praktikaldiaren aprobetxamenduari dagokionez, praktiken tutoreak emandako txostenean; txosten hori praktikak egin dituen pertsonak praktikaldiari buruzko bigarren txostena aurkeztu ondoren egin behar du tutoreak, eta praktikaldi osoari buruzkoa izan behar du: praktikaldian egon den pertsonak egindako lana, pertsona horren erakutsitako prestaketa-maila, eta hark egindako lanaren balioespen orokorra.

Laguntza osorik jasotzeko, praktikaldian egon den pertsonak ezinbestean egin behar izan du praktikaldia oso-osorik. Aitzitik, laguntzaren ordainketa partziala era onar daiteke, baldin eta praktikaldia oso-osorik ez egin izanaren kausa enpresari edo eta erakundeari leporatzekoa bada. Kasu horretan, dirulaguntza partzialki jasotzeko, tutorearen txostenean balioespen positiboa jaso behar du praktikaldian egon den pertsonak, egindako lanari, erakutsitako prestaketa-mailari eta egindako lanaren balioespen orokorrari dagokienez. Jasotako dirulaguntza, kasu horretan, praktikaldiak benetan iraun duenarekiko proportzionala izango da.

Esleipendunak bere betebeharrak betetzen ez baditu, dirulaguntza baliogabetu egingo da, eta esleipenaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu pertsona horrek.

Emandako dirulaguntza itzultzeko, hori egitea bidezko den kasuetan, bi xedapen hauetan ezarritakoaren arabera egingo da: batetik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuz onartu zen Legearen Testu Bategina); eta bestetik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duena eta kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dituena.

Dirulaguntza eta atzerapen interesak itzultzeko arrazoiak direla eta azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 37. artikuluak ezarritakoa izango da aplikagarria.

Dirulaguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatu egiten bada, eta, edozein kasutan, horrekin batera beste administrazio batzuen edo erakunde publiko edo pribatuen dirulaguntzak eskuratu baldin badira, edo, bestela, helburu bera aurrera eramateko bestelako diru-sarrera edo baliabideak lortu badira, laguntza ematea ekarri duen erabakia aldatu egin ahal izango da, betiere dirulaguntzaren arauak onuradun izateko ezartzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen badira.

Hamalaugarrena.– Diruz lagundutako praktikaldiari uko egitea eta ordezkapenak.

Esleipendunak diruz lagundutako praktikaldiari uko egiten badio, telematikoki aurkeztutako idatzi baten bidez jakinarazi beharko du, https://euskadi.eus/nirekarpeta egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» apartatuan, eta esleipenaren ondoriozko eskubide ekonomiko guztiak galduko ditu. Uko egitea beste izapiderik gabe onartuko da.

Denbora-inguruabarrak kontuan hartuz, beste esleipendun batek praktikaldia 2020ko azken hiruhilekoan osa badezake, IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzak ordezkariei esleituko die diruz lagundutako praktikaldia, puntuazio-hurrenkerari jarraikiz.

Esleipendunak ukoa esanbidez jakinarazten ez badu praktikaldia benetan eten denetik hiru eguneko denbora-tartean, eta etete hori ezin bazaie leporatu ez enpresari edo erakundeari ez IVAPi, esleitutako laguntza baliogabetu egingo da, eta esleipendunak esleipenaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu, salbu eta ezinbesteko kasuetan.

Hamabosgarrena.– Kontratu- eta lan-betebeharrik ez IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta erakunde edo enpresa laguntzailearen eta esleipendunaren artean.

Deialdi honetako diruz lagundutako praktikaldiaren esleipenak –eta praktikaldian dagoen pertsonaren egonaldia eta jarduera erakundean/enpresan– ez dakar inolako kontratu- edo lan-loturarik IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta dirulaguntzaren jasotzailearen artean, ez eta praktikaldia egiteko enpresaren edo erakundearen eta dirulaguntzaren jasotzailearen artean ere.

Hamaseigarrena.– Administrazio-isiltasuna.

Deialdi honen ebazpenaren indarraldia hasten denetik sei hilabete igaro eta deialdiaren Interneteko helbidean laguntzak esleitzeko inolako ebazpenik argitaratu ez bada, pertsona interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute eskabidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hamazazpigarrena.– Datu pertsonalen babesa.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (Datu Babeserako Erregelamendu Orokorra) pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen gainerako legeria betez, jakinarazten dugu datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla: «Hobekuntza eta prestakuntza ikastaroak». Tratamendu horren helburua da deialdi hau kudeatzea eta ebaztea.

Tratamenduaren arduraduna da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza. Datuetarako iristeko eskubidea, datuak zuzentzeko, ezabatzeko edo emateko eskubideak, tratamendua mugatzeko eskubidea, tratamenduari aurka egiteko eskubidea eta emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea, edo aplikagarria zaion araudiak arautzen dituen gainerako eskubideak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzaren zein Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean balia daitezke.

Deialdi honetako parte-hartzaileei buruzko datuak LHIEEko errektore kontseiluari jakinaraziko zaie, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailari, Gizarte Segurantzari eta dagokion zerga-administrazioari jakinaraziko zaizkie. Datu pertsonalak ez dira lagako, lege-betebeharra existitzen ez bada, eta ez zaizkie transferituko hirugarren herrialdeei.

Hemen kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatz guztia: http://www.ivap.euskadi.eus/z16-h2home/eu/contenidos/informacion/dbeo_prestakuntza/eu_def/index.shtml

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana