Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2021eko maiatzaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3108

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 14koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena – 2021. urtea.

EEE Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-efizientzia sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, dirulaguntzen programa hau diseinatu da honako helburu nagusi honi begira: salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzeari eta petrolioarekiko mendekotasuna murrizteari. Horretarako, garraio modu efizienteagoak lortzeko, energia berriztagarriak erabiltzeko, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzeko eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuko dira EAEn.

Era berean, ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzak 2021eko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude, EEEren Zuzendaritza Batzordeak 2021eko otsailaren 24an egindako bileran onartua. Plan hori EEEren webgunean argitaratuta dago (www.eve.eus).

Adierazitako guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEEren zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz –martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena–, 2021eko ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2021eko ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, zeinak bide administratiboari amaiera ematen baitio, aukerako berraztertze errekurtsoa jar daiteke EEEko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 14a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala