Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2021eko maiatzaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3099

291/2021 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez maiatzaren 6ko 146/2021 Ebazpenak dituen akatsak zuzentzen baitira, azken horren bidez, hain zuzen, argitaratzen baita Alangoko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta testuinguruarekin erraz argitu ezin badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako akatsa atzeman da Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen maiatzaren 6ko 146/2021 Ebazpenaren 1.– Parte hartzeko baldintzak oinarrian, c) eta d) ataletan,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpena zuzentzea. Hain zuzen ere, hau aldatzea:

Hauxe dioen tokian:

146/2021 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetzako Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan Alangoko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzekoa.

Honako hau esan behar du:

246/2021 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetzako Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan Alangoko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzekoa.

Bigarrena.– 1.– Parte hartzeko baldintzak oinarriko c) eta d) atalak zuzentzea, ildo horretan.

Hauxe dioen tokian:

c) Hizkuntza-eskakizuna.– 2. Hizkuntza-eskakizuna.

d) Lan-esperientzia: gutxienez, 4 urteko esperientzia izan beharko dute, A1/B1 lanbide-taldeetako zereginetan.

Honako hau esan behar du:

c) Lau urteko lan-esperientzia izatea, gutxienez, A1/B1 lanbide-taldeetako zereginetan.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Urduliz, 2021eko maiatzaren 25a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (martxoaren 30eko 170/2021 Ebazpena).

Uribeko ESIko Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.


Azterketa dokumentala