Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2021eko maiatzaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3085

EDIKTUA, usukapio bidezko jabaria deklaratzeko 1017/2020 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1017/2020 prozedura arrunta.

Gaia: usukapio bidez jabariaren deklarazioa.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Ines Perez-Arregui de Codes.

Judizio horretan, epaia eman zen 2021-04-09an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Demandatu Maria Concepcion Amigorena Calaborren jaraunspen jasogabearen edo oinordezko ezezagunen egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Donostia, 2021eko apirilaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala