Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2021eko maiatzaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3071

557/2021 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez honako ebazpen honen hutsak zuzentzeko diren: 438/2021 Ebazpena, apirilaren 27koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Erizaintzako Zuzendaritzako Ondoko lanpostu bat (baliabide materialen arloa) izendapen askez betetzeko deialdia egiten duena.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen apirilaren 27ko 438/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin zen deialdia, Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Erizaintzako Zuzendaritzako Ondoko lanpostu bat (baliabide materialen arloa) izendapen askez betetzeko.

Parte hartzeko baldintzei buruzko lehenengo puntuan akats bat antzeman denez, zuzendu egiten da ondoren:

Honela dion lekuan:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea dagokion C2/D2 lanbide-taldean.

Hau esan behar du:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea dagokion B1 lanbide-taldean.

Era berean, eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da berriro, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko maiatzaren 19a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala