Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2021eko maiatzaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3042

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Irantzu Barrio Beraza andreak gainditu egin duela 2020ko irailaren 30eko ebazpenak (2020ko urriaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Irantzu Barrio Beraza andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***2606**. Kodea: AGC8L1-D00342-3. Jakintza arloa: Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa. Saila: Matematika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Aldagai Anitzeko Analisia».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2021eko apirilaren 28a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala