Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2021eko maiatzaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3039

391/2021 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Izaskun Elortegi Kaiero andrea izendatzen den Barrualdeko Eskualdeko Kudeaketa Klinikoko unitateburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, izendapen askearen bidez.

591/2020 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Kudeaketa Klinikoko unitateburu lanpostu bat betetzeko, izendapen askearen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiako Osasun Mentaleko Sareko Barrualdeko Eskualdean.

Balorazio-batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ondoren dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Izaskun Elortegi Kaiero andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki du bera izendatzea, izendapen aske bidez, Barrualdeko Eskualdeko Kudeaketa klinikoko unitateburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Beraz, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau erkidearekin eta Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBATZEN DUT:

Lehenengoa.– Izaskun Elortegi Kaiero andrea izendatzea Barrualdeko Eskualdeko Kudeaketa Klinikoko unitateburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko maiatzaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak berak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak eragingo du langilea beste postu funtzional batera lekualdatzea, baina, interesdunak eutsiko die bere lanbide-kategoriari dagozkion baldintzei. Atxikiko zaio antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta langileak bete beharko ditu lanpostuaren eskakizun eta baldintza guztiak.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 4a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea.
EB (216/2012 Ebazpena, apirilaren 20koa).

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Pertsonen zuzendaria,

ARATXU LOZANO OTERO.


Azterketa dokumentala