Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2021eko maiatzaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

MUSKIZKO UDALA
3001

IRAGARKIA, Muskiz udalerriko zaraten mapak hasieran onesteari eta jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Udalbatza Osoak, martxoaren hamaikan eginiko bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea Muskiz udalerriko Zaraten Mapak, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluarekin.

Ere berean, erabaki da espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean azkenekoz argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

Ondorio horietarako, Ingurumen Arloko udal-bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara, aztertu ahalko da dokumentua eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira. Halaber, dokumentua Udalaren webgunean egongo da eskuragarri.

Muskiz, 2021eko maiatzaren 14a.

Alkatea,

AINARA LEIBA ZABALBEITIA.


Azterketa dokumentala