101. zk., 2021eko maiatzaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2993
EDIKTUA, 311/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 311/2019 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Joaquina Chamorro Ramirezi ediktu bidez jakinaraztea 2020-11-03an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.
Irun, 2021eko apirilaren 29a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.