Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2021eko maiatzaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2988

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 705 zenbakiko ikastarotik 707 zenbakiko ikastarora bitarteko ikasleei txartel hauek emateko eta baliozkotzeko: produktu fitosanitarioen aplikatzailearen oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 705 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk Zizurkilen emandakoa: Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailearen ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 706 zenbakiko ikastaroa, Ekin Consultoria S.C.-k Mercabilbaon emandakoa: Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailearen lineako ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 707 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena; eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen aplikatzaileari buruzkoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez– eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira hiru ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko egitekoak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 705 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

2.– 706 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

3.– 707 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendetan dauden pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 3a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE garBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala