Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2021eko maiatzaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2959

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 26koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratu, gordailutu eta argitaratzen baita Jarraipenerako eta Bermerako Batzorde Paritarioak egindako akordioa, Hezkuntza Sailaren menpeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren 2021. urteko soldata-taulak onartzen dituena (hitzarmenaren kodea: 86002235012003).

AURREKARIAK

2021eko apirilaren 21ean, REGCON erregistroan aurkeztu dute aipatutako hitzarmen kolektiboko Batzorde Paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa; akordio hori enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatu dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori), hala xedatuta baitago lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu), Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.j artikuluari dagokionez.

Bigarrena.– Prozedura honetan aplikatu behar den funtsezko araudia bi xedapen hauetan jasota dago: Hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua.

Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta ikusi da eskaera horretan betetzen direla legezko eskakizun guztiak. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 26a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Yolanda Zarandona Gutiérrezek, Hezkuntza Sailaren menpeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren Jarraipenerako eta Bermerako Batzorde Paritarioak emandako baimena baliatuz, honako hau

Adierazten du: 2021eko apirilaren 19an egindako bilkuran, batzorde horrek jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen; hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik hitzez hitz kopiatua:

Proposatutako gaia: 2021. urteko soldata-taulen onarpena.

Batzordearen ebazpena: Batzordeak, aho batez, honako erabaki hau hartu du:

«Lehenengoa.– 2021. urteko soldata-taulak onartzea, akta honen eranskinean adierazitako zenbatekoekin.

Bigarrena.– Lan Harremanen Kontseiluari agintzea, haren lehendakariaren bitartez (Tomás Arrieta Heras), 2021eko soldata-taulak lan-agintaritzari aurkezteko, erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ofizialki argitara daitezen».

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2021eko apirilaren 20an.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala