Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2021eko maiatzaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2947

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak 2021eko apirilaren 15ean eman duen ebazpena.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpena egiten saiatu baina lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko azaroaren 13ko Aginduan ezarritakoaren babesean aurkeztutako eskabidea. Agindu horretan, euskal ostalaritza-sektorerako laguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horren berri ematen da, interesdunak horren berri izan dezan, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat. 39/2015 Legearen 112. artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 14a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala