99. zk., 2021eko maiatzaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2937
EDIKTUA, 508/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 508/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Iciar Arcocha Torres.
Judizio horretan eman da autoetan emandako epaia zuzentzeko eta argitzeko autoa, 2021-02-11n.
Marvely Coromoto Villalobos Bracho eta Gerwin Jose Auvert Portillo demandatuen gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Getxo, 2021eko otsailaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.