Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2021eko maiatzaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2918

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 4koa, Trafikoko zuzendariarena, zeinaren bidez baimentzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sareko puntu batean zinemometroak eta irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko haien tresna osagarriak instalatzea eta erabiltzea, trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu.

Istripu-tasari buruz egin diren txostenek erakusten dute Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean gertatzen diren trafiko-istripu ugaritan gehiegizko abiadura izaten dela errepikatu ohi den faktoreetako bat. Horregatik, ezinbestekoa da errepideetako zenbait bide-tartetan bide-segurtasuna are gehiago zaintzea.

Zehazki, antzeman da A-15 bideko 158 kilometro-puntuaren inguruan, Donostiarako norabidean, istripu-tasak gora egin duela; beraz, komeni da puntu horretan trafikoa baretzeko neurriak hartzea.

Esperientziak erakutsi du trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburuetarako zinemometroak erabiltzea metodo eraginkorrenetako bat dela, zirkulazio-abiadura bidean ezarritako abiadura-mugen barruan manten dadin lortzeko.

Horregatik, ibilgailuen zirkulazio-abiadura moteltzeko eta, horrela, bide-segurtasuna indartzeko, egokitzat jo da erabakitzea zinemometro bat instalatzea aipatutako kilometro-puntuan, egiaztatuta baitago neurri hori eraginkorra dela helburu horiek lortzeko.

Hori guztia dela eta, alde batetik Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena (abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan araututa) garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera; eta bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 17.3 artikuluak Trafiko Zuzendaritzari ematen dizkion eskumenak erabiliz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu, zinemometro bat eta irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko haren tresna osagarriak instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematea, hurrengo bidean eta kilometro-puntuan ezarriko den kabina batean:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Abiadura kontrolatuko den kilometro-puntuan, herritarrei, horretarako egokiak diren seinale informatiboen bidez, zinemometroa badagoela ohartaraziko zaie.

Hirugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak arau-hauste horiei dagozkien zehapen-prozedurak tramitatzeko eta ebazteko eskumena duten organoetara helaraziko dira. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek eskumena duen agintaritza judizialera bidaliko dira.

Laugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko Datu Pertsonalen Tratamendurako Jardueren Erregistroaren parte izango dira, eta Trafiko Zuzendaritzaren aurrean erabili ahal izango dira datuetara sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, datuen eramangarritasunaren gaineko eskubidea eta datuen tratamendua mugatzeko eta horri aurka egiteko eskubideak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari jakinarazi behar zaio, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak bere laugarren ataleko bigarren paragrafoan ezarritakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 4a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana