Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2021eko maiatzaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2890

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2020ko Euskadi Ikerkuntza Saria Zientzia eta Teknologia alorrean esleitzen duena.

Hezkuntzako sailburuaren abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko abenduaren 22ko Aginduak Euskadi Ikerkuntzako Sarirako deia egiten du, zientzia eta teknologia alorrean.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 7ko Aginduak Ikerkuntzako 2020ko Euskadi Sarirako epaimahaia izendatzen du, zientzia eta teknologia alorrean.

Euskadi Ikerketa Saria arautzen duen abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuaren esleitzeko prozedurari buruzko 10. artikulua betez,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2020ko Euskadi Ikerkuntza Saria, zientzia eta teknologia alorrean, Fernando Cossío Mora irakasleari esleitzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 7a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana