Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2021eko maiatzaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2878

132/2021 DEKRETUA, maiatzaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urterako jaiegunen egutegi ofiziala onartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko autonomia-estatutuaren 12. artikuluak eta urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak –Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duenak– 37. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzari dagokio 2022. urterako lanegun eta jaiegunen egutegia onartzea, kontuan hartuz, urteko jaiegunak, gehienez, hamalau egun izango direla.

Hori dela bide, eta lanaldiak, lanaldi bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz (lanegun bereziei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarraren arabera dago indarrean), Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, eta Lan Harremanen Kontseiluari eta gainerako kontsulta-organoei entzunda, Gobernu Kontseiluak 2021eko maiatzaren 4an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau:

XEDATZEN DUT:

1.– Artikulua.– Bi mila eta hogeita bigarren urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan, jaieguntzat hartuko dira lan ondorioetarako –ordainduak eta berreskuraezinak izango dira–, urteko igande guztiak eta jaiegun hauek:

Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a, Errege Magoen eguna.

Apirilaren 14a, Ostegun Santua.

Apirilaren 15a, Ostiral Santua.

Apirilaren 18a, Pazko Astelehena.

Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.

Abuztuak 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.

Irailaren 6a, Juan Sebastian Elkano kapitain zela munduari bira eman izanaren V. mendeurrena

Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 6a, Konstituzio Eguna.

Abenduaren 8a, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna.

2.– Artikulua.– 1.– Era berean, lan ondorioetarako, jaiegun izaera izango dute –ordainduak eta berreskuraezinak izango dira–, bi mila eta hogeita bigarren urtean, tokiko jaiegun izaera izango duten beste bi egun, zeinak Lan eta Enplegu Saileko Lurralde Ordezkariek ezarriko dituzten, dagozkien udaletako Udalbatzen proposamenez. Egun horiek berdinak edo ezberdinak izan daitezke Lurralde Historiko bakoitzeko udalerrietan.

2.– Udalek, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte proposamenak dagokion lurralde-ordezkaritzan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari aginpidea ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko maiatzaren 4an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana