Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2021eko maiatzaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2831

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 28koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, garatzeko bidean dauden itsas-arloko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta balidatzeko inbertsioetarako 2021. urterako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.

Energiaren Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren menpeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dugu, eta bere gain hartzen ditu aurrezpena eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzera bideratutako jardunak, betiere EAE Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Energia-baliabideen eskasiak eta energiaren erabilerak ingurumenaren gain duen intzidentziak gero eta eragin handiagoa dute administrazioen zein gizartearen kezkan. Horri dagokionez, 2030erako 3E-2030 Euskadiko Energia Estrategian bildutako helburuak betetzera bideratutako hainbat ekintza garatzen ari da Energiaren Euskal Erakundea.

Horrenbestez, laguntza-programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoaren eremu geografikoaren barruan garatzeko bidean dauden itsas-arloko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta balidatzeko proiektuak sustatzea.

Azaldutako guztia dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, garatzeko bidean dauden itsas-arloko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta balidatzeko inbertsioetarako 2021. urterako laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea (programaren edukia ebazpen honi eranskinean jasota dago).

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea garatzeko bidean dauden itsas arloko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta balidatzeko 2021. urteko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluari jarraikiz.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzien Auzitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bilbao, 2021eko apirilaren 28a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala